Oriamendiri eskainitako Amaviren ale berezia berriz argitaratuko dute

Ataria 2017ko maiatzaren 29a

Oriamendi auzoaren 60. urteurrenari buruzko AMAVI BEREZIAk edukitako arrakastaren ondorioz, Villabonako Udalak berriz inprimatzea erabaki du, herritar askok aldizkariaren ale bat edukitzeko desioa azaldu dute eta. 

 



Horrez gain, egun horretan atera ziren argazkiak Villabonako Udalak duen flickr kontura igo dira, herritarrek, eta batez ere Oriamendiko auzotarrek, egindako eskaerei lotuta, modu horretara argazkiak deskargatzeko aukera izan dezaten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!