Truke azoka Villabonan

Irati Saizar Artola 2017ko maiatzaren 28a

Aiztondoko Denbora Bankuak antolatuta mota guztietako tresnak eta zerbitzuak trukatzeko aukera izan da Villabonan. 

Azoka tradizionaletik harago, truke azoka ospatu dute Villabonan. Aiztondoko Denbora Bankuak antolatu du eta mota guztietako tresnak eta zerbitzuak trukatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Horrez gain, denbora bankuaren inguruko informazioa ere eskaini dute. tartean, euskal mitologiari buruzko hitzaldia izan da eta ondoren, mahai ingurua egin dute, duda eta hausnarketei leku emanez. Eguna borobiltzeko, truke-bazkaria egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!