Billabona FKE-k finala jokatuko du Berazubin, etzi

Ataria 2017ko maiatzaren 25a

Lehen erregional mailako igoera faseko finala larunbatean jokatuko da, Tolosako Berazubi estadioan, 17:30ean hasita. Billabona FKE eta Ordizia iritsi dira finalera. Bi taldeak maila igoera lortu dute, baina txapelduna nor den erabaki behar da. Ordiziarrak dira faboritoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!