Villabonako Udalaren gaitzespen irmoa Manchesterreko atentatuaren aurrean

Ataria 2017ko maiatzaren 23a

Honako bandoa egin du publiko Villabonako Udalak gertakariaren biharamunean:

Villabonako Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, atzo gauean Manchester Arenan eskainitako kontzertu batean izandako atentatu basatiaren aurrean; izan ere, bertan izandako sarraskiak hildako ugari eragin ditu.

Villabonako Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Villabonako Udalak besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi die Manchesterreko hiriari eta britainiar herritarrei, une latz hauetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!