Igandean egingo da VI. Truke Azoka Villabonan

Ataria 2017ko maiatzaren 23a

"Ekarri behar ez duzuna eta eraman behar duzuna" lelopean ospatuko da Villabonako Berdura plazan 10:30etik 14:00etara, Aiztondoko Denbora Bankuak antolatuta.

Mota guztietako gauzak eta zerbitzuak trukatzeko aukera izango da. Denbora Bankuaren inguruko informazioa emango dute bertan.

Parte hartzeko bi aukera daude: maiatzaren 28an joan eta etxean erabili gabeko gauzak eramatea, elkarrekin trukatzeko, edo bestela, norberak bere mahaia jartzea. Horretarako aurrez hots egin beharko da 631 11 66 05 telefonora edo mezua idatzi aiztondokodenborabankua@gmail.com helbidera.

Trukeaz gain, beste ekintza batzuk ere antolatu dituzte:

11:00. Solasaldia: "Euskal sinesmen zaharrak, Mari eta gizarte antolaketa", Gurutz Garmendiaren eskutik.

14:00. Truke bazkaria, norberak nahi duena eraman eta elkarrekin trukatu, dastatu eta gozatzeko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!