Udal foroan bildu dira ikasle eta udal ordezkariak

Ataria 2017ko maiatzaren 23a

Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan Amasa-Villabonako ikasleak Maite Izagirre alkatearekin, Eneko Urdangarin Ingurumen zinegotziarekin eta Alaitz Bilbao Ingurumen teknikariarekin elkartu ziren atzo goizean udalbatza aretoan.

“Urak dakarrena” gaiaren barruan egindako lanak aurkeztu dizkiete ikasleek udaleko ordezkariei. Hala nola, herria hobetzeko landu dituzten ondorioak, konpromisoak eta proposamenak helarazi dizkiete

Udal ordezkariek, egitasmoko proposamenei erantzuna eman zieten eta orokorrean bat egin zuten aurkeztutakoarekin eta aintzat izango dituztela azpimarratu zuten. Gainera, proposamen batzuk jadanik martxan daudela azaldu zuten.

Eskolako Agenda 21 jasangarritasunerako hezkuntza lantzeko helburuz sortu zen programa da. Ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzaren eta udalen arteko lankidetzan oinarritzen da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!