Goizean ginkana bat egin dute "norberaren gaitasun fisikoak probatzeko" eta bazkalostean triki-bertso poteoa abiatu dute Villabonako kaleetan zehar. Horretarako Ander Goikoetxea Andriu eta Jon Beloki gonbidatu dituzte.
Gauean, Estarlus taldearen kontzertua izango da eta sorpresaz beteriko gaua izango dela hitz eman dute gazte asanbladako kideek. Gerturatzeko gonbita luzatu diete bailarako gazteei.