"Askotan gure erreakzio edo besten jarreren ondorioz sortzen dira liskarrak, ezin egonak edo gaizki ulertuak. Gure beldurrek ere baldintzatu egiten gaituzte", esan du trebatzaileak.
Emozioak hauteman, ulertu, maneiatu eta erabiltzeko gidak azalduko ditu Redondok eta adimen emozionalaren inguruko argibideak eman. Emakumeek, gai honen inguruan kontzientzia hartu eta hausnarketa egiteko aukera izango dute.