Behar Zana elkartaren 71. urteurreneko afaria

Ataria 2017ko maiatzaren 17a

Ekaineko lehen asteburuan, ekainak 2-4, Behar Zana elkartearen 71. urteurrena dela eta, ekimen ugari izango da Villabonan. Besteak beste, larunbatean, ekainak 3, elkarteko bazkideen eta bazkide ez direnen arteko afaria, elkartean bertan.

Izena emateko epea zabalik dago. 140 mahaikiderentzako lekua egongo da eta 35 euro ordaindu behar dira afarian parte hartzeko.

Bazkideek maiatzaren 14tik 28ra bitartean eman dezakete izena eta ez direnek, maiatzaren 23tik 28ra bitartean.

Afariaren ondoren, urteroko danborradaren txanda izango da. Partaidetza irekia da, beraz, alkandora txuria eta txapela jantzita, herritar guztiei luzatu diete Behar Zana elkarteko kideek bertan parte hartzeko gonbidapena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!