Santio festetako pilota txapelketan izen emateko aukera

Ataria 2017ko maiatzaren 12a

Mutilak eta neskak banaka frontenisean jarduteko txapelketa izango da alde batetik; bestetik, palaz bikote mixtoak osatuta jokatu ahal izango da; eta azkenik, eskuz binakako txapelketa jokatuko dute federatu gabeek pilota goxoz.

Izen emateko azken eguna ekainaren 5a da. Izen emateko, 688 62 64 37 telefonora hots egin beharko da edo mezua idatzi beharzanapelota@gmail.com helbidera. Bestela, Behar Zana pilota elkartean ere egin ahal izango da izen ematea.

Txapelketa antolatzeko gutxienez bost bikotek eman beharko dute izena eta txapelketetan jokatzeko Hernio azpiko bailarako herriren batekoa izan beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!