Villabona.dok dokumentalen zikloa astearte eta ostegunetan

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 11a, 16:53

Sei dokumental eskainiko dituzte maiatzaren 16tik ekainaren 1era, astearte eta ostegunetan. Aurten, nobedade gisa, emanaldi guztietarako sarrerak doan izango dira.

MAIATZAK 16, ASTEARTEA

20:00. Gurea zinema aretoan, Cómo cambiar el mundo (112'), kontatzen du nola bildu zen 1971n Kanadako ekintzaile talde txiki bat Nixonek Alaskan egin nahi zituen bonba tomikoaren entseguak geldiarazteko.

MAIATZAK 18, OSTEGUNA

20:00. Gurea zinema aretoan, Neskatoak (65'), 1940 eta 1975 urteen artean Ipar Euskal Herrira eta Frantziako beste hainbat tokitara neskame joan ziren emakumeak ditu protagonista. Jon Abril beratarrak egindako lana da ikusgai izango dena.

MAIATZAK 23, ASTEARTEA

20:00. Gurea zinema aretoan, Transit Havana (82'), Odette, Juani eta Malú dira protagonistak, Kuban bizi diren hiru pertsona transgenero.

MAIATZAK 25, OSTEGUNA

20:00. Gurea zinema aretoan, Gutik Zura (90'), dokumental honetan antzinatik etorkizunerako bidaia egiten da lur honetako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Jon Maiak zuzendutako dokumentala da.

MAIATZAK 30, ASTEARTEA

20:00. Gurea zinema aretoan, La ciudad de los fotografos (80'), Pinocheten diktaduraren garaian, Txileko jendea erretratatzen zuten argazkilari talde batek egindako lana jasotzen du dokumentalak.

EKAINAK 1, OSTEGUNA

20:00. Gurea zinema aretoan, Rocknrollers (116'), Juanma Bajo Ulloa zuzendariak Gasteizko Azkena Rock jaialdiko urteroko hitzordua hartu du abiapuntu bezala Rock and Rollaren pasioaz, izaeraz eta oihartzunaz hausnartzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!