Ohitura osasuntsuak sustatuz

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko maiatzaren 11

Villabonako Baratze Parkea 2 1494514665884
Villabonako Baratze Parkea 10 1494514718678
Villabonako Baratze Parkea 11 1494514724286
Villabonako Baratze Parkea 13 1494514735539
Villabonako Baratze Parkea 1 1494514658867
Villabonako Baratze Parkea 3 1494514671294
Villabonako Baratze Parkea 4 1494514677214
Villabonako Baratze Parkea 5 1494514682715
Villabonako Baratze Parkea 6 1494514688397
Villabonako Baratze Parkea 7 1494514695994
Villabonako Baratze Parkea 8 1494514706746
Villabonako Baratze Parkea 9 1494514712645
Villabonako Baratze Parkea 12 1494514729681

Eskualdeko beste hiru herritako esperientziari jarraiki, Baratze Parkea ireki dute Amasa-Villabonan.

Villabonaren ekialdean, Amasara igotzeko bidearen ondoan kokatu dute Baratze Parkea. 40 metro karratu dira guztira eta 36 lursail egin dituzte. Erabiltzaileak pasa den otsailetik dabiltza jatorriz belardia izandako eremuan lanean. Inaugurazio ofiziala baina, atzo egin zuten eta hitzordura Kutxa Ekoguneko arduradunak eta udalekoak gerturatu ziren. «Kutxa Ekonguneak elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua egiten du, horregatik abiarazi zuen Baratze Parkea Sarea», esan zuen Mikel Insausti Kutxa Ekoguneko zuzendariak.

Amasa-Villabona ez da Baratze Parkea irekitzen duen eskualdeko lehen herria, jada Tolosan, Alegian eta Anoetan martxan den ekimena da eta horietan bezala, Amasa-Villabonan ere, produktu ekologikoak landuko dituzte. «Baratze Parkeak norberaren barazkiak era ekologikoan egiteko aukera eskaintzen du. Aisialdi aktiborako topagunea izango da, giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremana bultzatuko duen gune berdea», esan zuen Insaustik. Horiek horrela, gune berde berrian belaunaldi ezberdinak elkartuko direla gaineratu zuen Ekoguneko zuzendariak, eta naturarekiko errespetua sustatzea izango dutela guztiek helburu.

Amasa-Villabonan ere ereindako produktuak norberaren kontsumorako izango dira, «ez diegu baserritarrei konpetentzia egin nahi», esan zuen Insaustik. Lursailetan lanean dauden baserritar berriek jaso dute jada, ekologikoan lan egiteko ikastaroa eta hilero Furgobaratza joango zaie. «Baratze Parke Sareko teknikaria joango da laguntzera eta bertan hazi zein landare ekologikoak erosi ahal izango dira», nabarmendu zuen. Lurraren analisiak urtero egingo dituztela ere esan zuen, «lurraren kalitatea neurtuko dugu, ongarriek kalitatea moldatu ez dutela bermatzeko». Lanerako erabiliko dute konposta Gipuzkoako Hondakin Kontsortziotik eramango dutela ere esan zuen: «Gipuzkoan bertan badugu konpost bikaina, eta hori erabiliko dugu».

Maite Izagirre alkateak erabiltzaileek biltegi eta aldagela gisa erabiltzeko etxola bat eta uraskak zein auzokonposta egiteko gunea dutela esan zuen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!