Villabonako II. Musika koraleko zikloa, maiatzaren 21etik aurrera

Ataria 2017ko maiatzaren 10a

Aurten ere musika koraleko zaleek gozatzeko aukera edukiko dute Villabonako Eresargi abesbatzak, Amasa-Villabonako Udalaren laguntzaz antolatu duen II. Musika koraleko zikloan.

Maiatzaren 21ean, igandea, Beasaingo Loinatz Abesbatzaren emanaldia izango da eta hurrengo igandean, maiatzaren 28an, Donostiako Orfeoi Txiki . Bukatzeko, ekainaren 4ean, Demode Quartet izango da Villabonan bere umorezko musika ikuskizunarekin.

Sarrera guztiak dohainik izango dira Demode Quarteten emanaldirako txartelak izan ezik: 5 eurokoa izango da kostua. Emanaldi guztiak Gurea zine aretoan izango dira 19:30etan.

Horrez gain, Andoaingo musika eskolako abesbatzako gaztea talde maiatzaren 26an gonbidatuko dituzte Villabonara eta arratsaldeko 19:30etan Villabonako Aljiben eskainiko dute emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!