Onddo gazte asanbaldak urteurrena ospatuko du maiatzan

Ataria 2017ko maiatzaren 8a

Aurreko ostiralean, umeentzako jolasekin abiatu zuten egitaraua eta hilaren 20ra arte ekitaldiak izango dira, Hazi, hezi, bizi, ausartu, antolatu eta sortu lelopean.

Ostiralean, Saseta Defentsa Sistemaren inguruko hitzaldia izango da gaztetxean, 19:00etatik aurrera.

Hilaren 13an, ibai garbiketa eta hamaiketakoa izango dira goizez eta arratsaldez, bideo eta argazki proiekzioa. Eguna bukatzeko, afaria izango da asanbladako kide beteranoekin eta ondoren Erein taldeak kontzertua eskainiko du.

Urteurreneko egun nagusia, hilaren 20an izango da. Ginkana izango da goizez, bertso-triki-poteoa arratsaldez eta iluntzean kontzertuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!