Truke azoka egingo da maiatzaren 28an

Ataria 2017ko maiatzaren 3a

Villabonako Berdura plazan 10:00etatik 14:00etara egingo da Aiztondoko Denbora Bankuak antolatuta.

Objektu eta zerbitzuen trukea egingo da eta hitzaldi eta eztabaidak egongo dira.

Aiztondoko denbora bankuari buruzko informazioa eskuratzeko aukera dago aiztondokodenborabankua@gmail.com helbidean edo 631 11 66 05 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!