Amasamendiko larreetara bota dute ganadua

Jon Miranda Labaien 2017ko maiatzaren 1a

Amasamendi Tolosaldean dagoen onura publikoko mendietako bat da. Gaur, Komizar parkean ospatu dute larre irekiera ekitaldia.  

Amasako 11 ganaduzalek 80 behi inguru eta beste hainbeste zaldi ibiliko dituzte mendian, azaroa bitartean. Dagoeneko Amasamendiko 1.000 hektarea baino gehiagoko larreetan dira artaldeak, «600 buru inguru», Amasa-Villabonako ingurumen teknikariak, Alaitz Bilbaok adierazi duenez.

Atzo antolatutako festarekin,  guztionak diren lurrak zaintzen ganaduzaleek egiten duten lana «goraipatu» zuten udal ordezkariek eta honenbestez hamaiketakoa eskaini zieten Komizarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!