Villabonako Udaletik azaldu dutenez, abeltzainek «oso ondo hartzen dute» abereak larre publikoetara eramatearen inguruan ekitaldia antolatzearena. Hainbat herritar ere bertaratzen dira ganadua ikustera; hain justu, udaletik azaldu dutenez, ekitaldiaren helburuetako bat da ganaduaren larreratzeari buruz herritarrak jabetzea.