Astelehenean ospatu zuten Amasa-Villabonako udaletxean, ohiko osoko bilkura

Jon Miranda Labaien 2017ko apirilaren 26a

Besteak beste, ikusgarritasun lesbikoaren inguruko mozioa onartu zuten; gaur ospatzen da pentsmendu horren nazioarteko eguna.

Amasa-Villabonako Udala transexualitatea despatologizatzeko, ikusgarritasun lesbikorako eta bazterkeria eragiten duten elementuak ikustarazteko kanpaina zehatzak susta ditzala eskatu die Aldundiari eta Jaurlaritzari. Aldarte Gay, Lesbiana eta Transexualen harretarako elkarteak Lesbianak ikusgai eta eskubidedun kanpainarekin bat egin eta EH Bilduk aurkeztutako mozioa aho batez onartu zuten asteleheneko ohiko osoko bilkuran. Gaur da, apirilaren 26a, Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Eguna.

Bide batez, Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Tolosaldea Garatzenek, Zurrumurruen Aurkako Sarearen eskaerari erantzunez aurkeztutako mozioa ere aho batez onartu zuten Amasa-Villabonako udal ordezkariek astelehenean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!