Ia domina guztiak Danok Danenakoentzat

Asier Imaz 2017ko apirilaren 26a

Danok Danena Halterofilia taldeko kideak, larunbatean, Gipuzkoako Txapelketan, Olaederran. PEDRO MIGUEL ALFONSO 'PEPO'

Gipuzkoako Halterofilia Txapelketa jokatu zen larunbatean, Villabonako Olaederra kiroldegian. Danok Danena Taldeko ordezkariak bertan izan ziren lehian, hau da, etxean aritu ziren. Emaitza ikusgarriak lortu zituzten eskualdekoek.

Bakoitzak bere pisuan, lehen eta bigarren postuak, baina sailkapen orokorrean, podium-ean hutsune bakarra utzi zuten, emakumeen bigarren postuarena. Banakako sailkapen orokor horretan, Ainara Madrid-ek lehen postuan amaitu zuen, eta Aynabel Davilak hirugarren. Gizonezkoetan, Mikel Alvarez, Jon Ander Iriarte eta Ekaitz Kortajarena sailkatu ziren lehen hiru postuetan.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA

Emakumeak

- 53 kiloko kategoria: Naiara Madrid (1); Aynabel Davila (2).

- 58 kilotan: Laura Plaza (1).

- 69 kilotan: Malu Hernandez (1).

- 75 kilotan: Veronica Sanchez (1).

- 90 kilotan: Goretti Amonarriz (2).

Gizonezkoak

- 56 kilo kategorian: Jon Kepa Kortajarena (1).

- 62 kilotan: Ekaitz Kortajarena (1).

- 69 kilotan: Xabier Amonarriz (2).

- 77 kilotan: Jon Rodriguez (6); Unai Albisu (7).

- 85 kilotan: Mikel Alvarez (1); Alejandro Tomas (2).

- 94 kilotan: Jon Ander Iriarte (1); Gorka Enjilo (2).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!