Villabonako Arteca enpresako langileak ordubeteko lanuzteak egin dituzte hiru egunez. Hiru lan txanda izaten dituzte eta hirutan egin dituzte lanuzteak. Enpresak obra kontratua zuten hiru langile kaleratu ditu apirilean. Maiatza bitarteko obra kontratua zuten eta bukatzerakoan kaleratu dituzte, eurek kontratua eten egin dutela diote, ez dela kaleratzea, baina langileen ustez kaleratzeak dira. Orainari begira baino, etorkizunari begira daude langileak, izan ere, geroz eta aldi baterako langile gehiago hartzen dituztela uste dute eta horrek prekarietatera daramatzala. Ez dute baztertzen maiatza eta ekainean berriz ere lanuzteak egitea.
2017 api 26 Tolosaldea
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?