Bake epailea eta haren ordezkoa aukeratzeko prozesua abiatu dute

Ataria 2017ko apirilaren 24a

Interesatu guztiek dagokion eskaera aurkeztu ahal izango dute Amasa-Villabonako udaleko idazkaritza orokorrean, maiatzaren 15a baino lehen. Eskaera inprimakia udaleko webgunean dago eskuragarri.

Mugapenaren eta Antolaketa Judizialaren Legeak, Botere Judizialaren Lege Organikoak eta Bake Epaileen ekainaren 7ko 3/1995 araudiak xedatzen dutenaren arabera, Amasa-Villabonako Udala Bake Epailea eta haren ordezkoa aukeratzeko espedientea bideratzen ari da. Izendapena lau urtetarako egingo da.

Nazionalitate espainiarra, adinez nagusia eta Botere Judizialaren Lege Organikoko 102, 302, 303 eta 289 artikuluek kargu judizialak betetzeko aurreikusten dituzten bateraezintasun edo ezintasun ziorik ez edukitzea dira bete beharreko baldintzak.

Baloratuko dira, curriculuma, titulazioak, bizilekua eta euskararen ezagutza.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!