Ezagutzeko, dastatzeko eta gozatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko apirilaren 22a

Bigarren urtez jarraian, Euskal Herriko garagardo artisauen azoka ospatzen ari dira Villabonako Behar Zana pilotaleku estalian; gauean kontzertuak egongo dira herriko tabernetan.

Bertako antolatzaileek adierazi bezala, "garrantzitsua da gure lurraldean ditugun artisauen produktuak ezagutzea", eta horretarako aukera eskaintzen ari dira egun guztian zehar Villabonan, Behar Zana pilotalekuan. Euskal Herriko leku ezberdinetatik etorritako hamazazpi artisauek dituzte bertan postuak, eta horietan, badira garagardo mota bat baino gehiago eskaintzen dituztenak. Denentzat dago lekua bertan, hasiberrientzat ere.

Baina, guztia ez da garagardoa soilik. Edanaz gain, herriko sukaldariek landutako pintxo ezberdinak nahiz taloak dastatzeko aukera ere badago. Gauean, berriz, herriko zenbait tabernetan musika talde ezberdinen kontzertuak entzuteko aukera izango da. Beraz, gerturatu nahi duenak, oraindik aukera du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!