2017ko Udaleku Irekietarako begirale hautaketa zabaldu dute

Ataria 2017ko apirilaren 19a

Amasa-Villabonako Udalak ireki berri du deialdia eta izena emateko aukera izango da maiatzaren 20ra arte.

Deialdian parte hartu ahal izateko, derrigorrezkoa izango da 18 urteak beteak izatea edo aurten betetzea, euskara ondo menderatzea eta elkarrizketa-talde dinamika gainditzea. Hautagaiek gainera, curriculum vitaea eta denbora libreko begirale edo zuzendari titulua aurkeztu beharko dute.

Izen emateak, Villabonako Gaztelekuan egin beharko dira, maiatzaren 20a baino lehen. Berria kaleko 79. zenbakian dago gaztelekua eta zabalik izaten da, 11.00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:00etara. Bestela, mezu bat bidali daiteke gazteria@villabona.eus helbidera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!