36 pultsulari, Olaederran

Ataria 2017ko apirilaren 19a

Maila guztietako txapelketak jokatuko dira larunbatean Villabonako Olaederra kiroldegian. Gipuzkoako Halterofilia Txapelketa 15:15ean hasiko da.

Lehian 36 pultsulari ariko dira; neska nahiz mutil. Bertan egongo dira etxekoak, hau da, Danok Danena Halterofilia Taldeko kideak. Txapelketak jokatzen hasi aurretik pisaketak egingo dira Olaederran, 14:00etatik 15:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!