Amasa-Villabonako kultur elkarteekin hitzarmenak sinatu ditu udalak

Ataria 2017ko apirilaren 18a

Apirilaren 11n, Amasa-Villabonako udal areto nagusian elkartu ziren herriko hainbat kultur taldeetako ordezkariak, udaleko ordezkariekin batera. Bileraren helburua kultur hitzarmenak sinatzea izan zen, herriko kultur jarduera dinamizatze aldera.


Bertaraturikoen artean honako kultur taldeetako ordezkariak gerturatu ziren:
- Eneko Arteaga (Oinkari Dantza Taldearen ordezkaria)
- Iñaki Unanue (Uxo Toki Elkartearen ordezkaria)
- Sofia Quilez (Eresargi Abesbatzaren ordezkaria)
- Belén Simón eta Naroa Pérez (Oinargi Dantza Taldearen ordezkariak)
- Maitane Aierbe (Malkar Astialdi Taldearen ordezkaria)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!