Loatzoko XXV. Igoera-jaitsiera, apirileko azken igandean

Ataria 2017ko apirilaren 7a

Urteroko legez, aurten ere, Amasako Martina eta Uxo-Toki elkarteek Loatzoko Igoera-jaitsiera antolatu dute. XXV. edizioa izango da aurtengoa.

Lasterketa apirilaren 30ean igandez izango da. Irteera 10:30ean emango zaio Uxo-Toki elkartetik. Izen ematea, berriz, egunean bertan zabalduko dute, 09:00etatik aurrera Uxo-Toki elkartean, doan. Parte hartzaileek Loatzora igo eta berriro irteera tokira itzuli beharko dute, 9,73km-ko ibilbidea eginez. Sariak lehenengo 3 sailkatuek izango dituzte, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Lehenak 120 euro, bigarrenak 80 eta hirugarrenak 50. Zozketak ere izango dira. Antolatzaileek lasterketaren laguntzaileei eskerrak eman nahi izan dizkie: «Euren laguntzarik gabe ez genukeelako mende laurdena ospatzeko ahalmenik izango».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!