Eguna dantzan

Irati Saizar Artola 2017ko apirilaren 2a

Dantzari eguna ospatu dute Villabonan. Egun guztiko egitarauaren ondoren, erromeriarekin amaitu dute eguna. 

Oinkari dantza eskolaren kalejirarekin eman diete hasiera egunari. Bazkal aurretik, emanaldia eskaini dute Malkar plazan eta ondoren, Bearzana pilotalekuan elkartu dira bazkari herrikoirako. Jan edanak arintzeko, erromeria izan dute Errebal taldearen eskutik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!