Beertoki azokaren aurreko festa

Ataria 2017ko apirilaren 1a

Apirilaren 22an egingo dute Amasa-Villabonan bigarren aldiz Beertoki garagardo artisauen azoka. Gaur arratsaldean eta herritarrak girotzen joateko garagardo eta pintxoak jarri dituzte dastatzeko Berdura plazan. Gauean musika izango da gaztetxean Onddo gazte asanbladarekin elkarlanean antolatutako festan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!