Oriamendiren 60. urteurreneko bazkarian izen emateko aukera

Ataria 2017ko martxoaren 29a

Maiatzaren 1ean Villabonako Oriamendi auzoak 60. urteurrena ospatuko du. Antolatu duten egitarauaren barruan, Olaederra kiroldegian 300dik gora lagunentzako bazkaria prestatu nahi dute.

Laboral Kutxan ES 93/3035/0046/73/0461044247 kontuan pertsonako 30 euro sartu beharko dira norberaren izena jarriz eta Oriamendi 60. urteurrena azalpenarekin. Haurrentzako menua ere egongo da 14 urtetik beherakoentzat, 10 eurotan.

Villabonako Oriamendi auzoan 12 ate daude eta 96 etxebizitza. 80 urtetik gorako 40 bizilagun ere omendu nahi dituzte maiatzaren 1eko festan. Eguna diana batekin abiatuko dute eta erraldoi eta buruhandiak gonbidatuko dituzte. Meza ondorenean hamaiketakoa izango da eta bazkaria, ondoren, Olaederra kiroldegian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!