Igandean Villabona dantzan jarriko da

Ataria 2017ko martxoaren 28a

Apirila dantzarien hilabetea da, eta hilabetea hastearekin batera Villabonako dantza taldeak bere eguna ospatuko du herrian eta herritarrekin batera. Oinkari dantza taldearen Dantzari Egunak baten baino gehiagoren oinak dantzan jarriko ditu igandean, apirilaren 2an.

Kalejira batekin emango diote egunari hasiera. 11:30ean, Oinkari dantza eskolaren kalejiraren irteera izango da Txermingo Zubimusu ikastolatik eta Arroako Fleming ikastetxetik.

Ikuskizunak bere jarraipena izango du Malkar plazan. 13:00etan, bertan eskainiko baitu Oinkari dantza eskolak bere emanaldia.

BAZKARI HERRIKOIA

Eguerdi aldean, dantzak atseden hartu eta indarrak hartzeko unea izango da. Bazkari herrikoia egingo dute Bearzana pilotalekuan. Billabonatarrak gonbidatuta daude dantza giroaz zipriztintzeko. Bazkarirako txartelak Amasa kafetegian salgai daude 15 eurotan eta haurrentzat 10 eurotan. Eta azkenik, ezin beste modura egunari amaiera eman: dantzan. Errebal taldeak erromeria doinuak joko baititu Bearzana pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!