Lehenengo txanda bat antolatu dute Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin, ekainaren 30etik uztailaren 9ra. Bigarrenean berriz, DBHko 1. 2. eta 3. mailako ikasleek hartuko dute parte eta uztailaren 11tik 21era izango da.
Boluntario bezala izen emateko 628 22 99 51 telefonora hots egin daiteke edo ollogoyenvillabona@gmail.com helbidera idatzi.