Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena, Amasan

Ataria 2017ko martxoaren 20a

San Martin elizan izango da kontzertua, martxoaren 25ean, larunbata, 20:00etatik aurrera.

Amasa-Villabonako Udlaka Amasan kokatzen den ekitaldi kulturalez osatutako programa landu du. Udaberri, udara, udazken eta neguaren hasiera egunekin bat egingo du. Amasar eta billabonatar guztiak gozatu ahal izango dituzten lau ekimen buruko dira.

Martxoaren 25ean, udaberriaren hasierarekin bat eginez, lehenengo ekimena eramango da aurrera. Iluntzeko 20:00etan, Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak Amasako San Martin elizan joko dute, musika mota honentzat paregabea den lekuan.

Txistuak eta akordeoiak erdi arora eta barrokora eramango ditu entzuleak, gure herriko folklorea biziberrituz eta gogoratuz. Sarasate, Guridi eta Euskal Herriko beste musikari historikoen obrak entzuteko eta gozatzeko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!