Independentistak sareak ekitaldia egingo du larunbatean

Ataria 2017ko martxoaren 7a

Villabonako Berdura plazan egingo da ekitaldia, martxoaren 11n, larunbata, 12:30tik aurrera. "Demokrazia, justizia soziala, euskara, askatasuna" leloa erabiliko dute.

Giltzarria elkarteak martxoaren 19an deitu duen galdeketari begira, "Euskal Estatuari Bai" esan nahi dio Independentistak sareak eta hori adierazteko ekitaldia egingo du.

Txutxi Ariznabarreta sareko kideak hitzaldia eskainiko du, eta euskal estatuari bati esateko hamaika arrazoien berri emango du. Bertsolariak, musika, sagardo eta pintxoak egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!