Tolosaldeko Giltzarria

Instituzioak eta herritarrak, batera

Ataria 2017ko martxoaren 4a

Amasa-Villabonako Udaleko hautetsiek eta hautetsi ohiek bat egin dute martxoaren 19ko galdeketarekin. 40 hautetsi inguru bildu dira Villabonako Amalur Plazan, Amasa Villabonako Gure Esku Dago ekimenaren deiari erantzun eta martxoaren 19ko galdeketa babesteko.

1979tik gaur arte Amasa-Villabonako udalean egon diren 40 hautetsi inguruk babestu dute martxoaren 19ko galdeketa. Argazkia atera dute lehenengo, Gure Esku Dago ekimenaren galdeketan parte hartzeko deia luzatuz.

Ondoren, Uxoa Elustondo Amasa Villabonako Gure Esku Dago ekimeneko kideak hitz egin du, eta ongi etorria eman die ekimenaren deiari erantzun dieten hautetsi guztiei. Instituzioen eta herritarren arteko harremanaren garrantzia nabarmendu du: "Zerbait lortu nahi badugu, ezinbestekoa da instituzioek eta herritarrek elkarrekin lan egitea".

Era berean, martxoaren 19ko galdeketan parte hartzeko deia luzatu die herritar guziei. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!