'Mundu bat ahoz aho' dokumentala Mintzolan

Ataria 2017ko martxoaren 3a

Martxoaren 9an, osteguna, Subijana etxean izango da 19:00etan eta Beñat Gaztelumendi ikus-entzunezkoaren zuzendariak aurkeztuko du. Sarrera doakoa izango da.

Kantu inprobisatuak forma eta ahots ugari hartzen ditu munduko bazter bakoitzean, eta Mundu bat ahoz aho dokumentalak horiek ikus-entzunezko berean batzeko ariketa egin du. Mintzola Ahozko Lantegiak garatu eta Lanku Kultur Zerbitzuek ekoitzia, kantu inprobisatuak munduari begiratzeko talaia berezi bakoitzaren berri emango digu dokumentalak: besteak beste, kultura bakoitzak emakumearen presentziaz eta transmisioaz daukan ikuspegiaren berri izango dugu. Horretarako, zazpi herrialdetako sortzaileen ahotsetan barrena bidaiatuko dugu: Euskal Herriko Maialen Lujanbio, Karen Owen galestarra, Herrialde Katalanetatik Mireia Mena, Kubako Yunet López, Zinar Ala kurdua, Mexikoko Las Alondras hirukoa - Diana Laura Hernández, Dana Sofía Limón, Rebeca Limón - eta Sardiniako Simone Monni. Gainera, Albert Casals, Ixiar Eizagirre, Begoña Guzmán eta Ruth Finneganen lekukotasunak ere jaso dira.
 
DVDa eskuragai dago Lanku Kultur Zerbitzuen webgunean. Bestalde, zuen herrian proiekzioa antolatzeko asmoa izanez gero, jarri harremanetan helbide honetara idatzita: lanku@lanku.eus.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!