Aiztondo Klasika dela eta trafikoan aldaketak

Ataria 2017ko martxoaren 3a

Martxoaren 5ean, igandean, Villabonan amaituko da XIV. Aiztondo Klasika txirrindulari proba. Kontuan izanik elite eta 23 urtez azpikoek Kale Berria erabiliko dutela lasterketari amaiera emateko ordu batzuetan trafikoa moztuko dutela iragarri du Amasa-Villabonako Udaltzaingoak.

Igandean, beraz, 13:00etatik 14:30ra trafikoa moztuko dute Kale Berrian. Lasterketa hainbat alditan pasako da Villabonatik (10:01, 11:37, 12:00, 12:22, 12:45, 13:06 eta 13:35) eta ordu horietan erretentzioak izango dira, puntualki.

Goizeko 10:00etatik 14:30ra, autobus geltokiak honakoak izango dira: Donostiara joateko Olaederra kiroldegian hartu beharko da autobusa eta Tolosara joateko Txermingo biribilgunean eta Arroako geltokian.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!