Emakumeen Nazioarteko Eguna 2017

Emakumeen Nazioarteko Eguna Amasa-Villabonan

Ataria 2017ko martxoaren 2a

Amasa-Villabonako Udalak Emakumeen Nazioarteko eguna ospatzeko egitaraua antolatu du. Hona hemen ekitaldiak:

Martxoaren 3an, ostiralean, Gurea antzokian En tránsito dokumentala eskainiko dute, 18:00etan Gurea antzokian. Europara bidaiatzen duten latinamerikako amen errealitatea jasotzen du eta itsasoaz gaindi euren seme-alabekin mantentzen dituzten harremanak kontatzen ditu. Oscar Tejedorrek zuzendutako ikus-entzunezkoa da.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Berdura plazan Amasa-Villabonako emakumeen eskulanen erakusketa zabalduko da. 16:00etatik 19:000ak arte iraungo du. Tartean txokolatada egingo da 19:00etan eta ekimenari amaiera elkarretaratze batekin emango zaio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!