Udaberriko ikastaroak jarriko dituzte martxan

Ataria 2017ko martxoaren 1a

Amasa-Villabonako kultura sialaren bulegoan eman beharko da izena, martxoaren 10etik 20ra, 09:00etatik, 12:00etara. Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua osatzen ez bada, udalak taldea bertan behera utz dezake. Informazio gehiago 943 69 16 55 telefonoan edo kultura@villabona.eus helbidean.

Honako ikastaro hauek antolatu dira udaberrirako:

-Sendabelarrak (28 orduko ikastaroa) Izaskun Gurrutxagaren eskutik.

Hasiera: martxoaren 21etik ekainaren 20ra.

Noiz: astearteetan 18:30tik 20:30ra.

Prezioa: 65 euro Villabonan erroldatutakoentzat eta 80 euro gainerakoentzat.

Hizkuntza: gehienbat euskaraz.

-Egurra torneatzea eta eskultura (30 orduko ikastaroa) Xabier Amonarrizen eskutik

Hasiera: martxoaren 29tik ekainaren 14ra.

Noiz: asteazkenetan 17:30tik 20:30ra.

Prezioa: 75 euro Villabonan erroldatutakoentzat, gainerakoentzat 90 euro.

Hizkuntza: gaztelaniaz.

-Kartoizko kaxen birziklapena (30 orduko ikastaroa) Leyre Martinen eskutik.

Hasiera: martxoaren 29tik ekainaren 14ra.

Noiz: asteazkenetan 18:00etatik 20:30ra.

Prezioa: Villabonan erroldatutakoentzat 75 euro, gainerakoentzat 90 euro.

Hizkuntza: gehienbat euskaraz.

-Udaberria platerean (6 orduko ikastaroa) Javi Rivero eta Eneko Amondarainen eskutik.

Hasiera: apirilaren 25etik 26ra.

Noiz: astearte eta asteazkenean 19:00etatik 22:00etara.

Prezioa: Villabonan erroldatutakoentzat 40 euro gainerakoentzat 48 euro.

Hizkuntza: gehienbat euskaraz.

-Serigrafia (12 orduko ikastaroa) Virginia Ameztoyren eskutik.

Hasiera: maiatzaren 21tik 23ra.

Noiz: astearteetan 18:30tik 21:30ra.

Prezioa: 40 euro Villabonan erroldatutakoentzat eta 50 gainerakoentzat.

Hizkuntza: gehienbat euskaraz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!