Emakumeen I. Pala Txapelketa Azkarra, larunbatean

Ataria 2017ko otsailaren 15a

Emakumeak indartsu dabiltza Amasa-Villabonan, eta Behar Zana Pilota Elkartekoek euren artean txapelketa egitea erabaki dute, Ane Maiza pilotari eta irakasleak bultzatuta.

Otsailaren 18an, larunbatean jokatuko da Bearzana pilotalekuan. 20 emakume inguru aterako dira txapelketan, eta eurekin, gizonezko pilotari batek ere jokatuko du. 11:00etan hasiko dira lehiak, ligaxka moduan. 13:00ak arte partidak jokatuko dira, eta ondoren, Behar Zana elkartean bazkaria egingo dute. Finalerdiak 15:30ean hasiko dira, eta 17:00etan final handia. Behar Zanatik azaldu dutenez, giro aparta espero da egun horretan, eta nahi duen guztia gonbidatua dago ikustera.

ANE MAIZA:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!