Villabonako kontsumitzaile bulegoa herritarrei irekia

Ataria 2017ko otsailaren 14a

Amasa-Villabonako Udalak kontsumitzaile bulegoaren zerbitzua eskaintzen die herritarrei 2003tik. Eskualdeko beste herriekin batera partekatzen den zerbitzua da eta Tolosaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa ekimenaren baitan sartzen da.

Doako zerbitzua da, eta aurretik hitzordua eskatuta, zuzeneko arreta pertsonalizatua eskaintzen du. Amasa-Villabonako edozein herritar joan daiteke bertara  kontsumo arloan arazo edo zalantzaren bat duenean eta kontsumitzaile edota azken erabiltzaile gisa (hau da, ondasunak erosi edota zerbitzuak erabiltzean azken erabiltzaile gisa egiten badu, eta ez ekoizpen, merkaturatze edo zerbitzuak eskaintzeko edozein prozesutan txertatzeko erosten edo erabiltzen baditu).
 
Betebeharrak eta zerbitzuak:
-Informazioa eta aholkularitza
-Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak babestea
-Prestakuntza
-Kontsulta arreta
-Gatazkan dauden aldeen arteko bitartekaritza
-Kexen, salaketen eta erreklamazioen kudeaketa

Tolosaldeko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoko arduraduna Ainhoa Orrantia da eta bulegoa udaletxean dago. Hau da herritarrentzako harrera ordutegia: asteartetan 09:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara. Aurrez hitzordua eskatu beharko da, 616 64 78 35 telefonoan edo kontsumoa@tolosaldea.eus posta elektronikoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!