Korrika 20 -2017-

Amasa-Villabonako Korrika batzordea asteartean

Ataria 2017ko otsailaren 2a

Amasa-Villabonako Korrika batzordearen lehen bilera egingo da otsailaren 7an, 19:30ean Villabonako balio anitzeko gelan.

Aurtengoa 20. Korrika izango da eta martxoaren 30etik apirilaren 9ra luzatuko da Otxandiotik Iruñearako bidea egingo duelarik. Amasa-Villabonatik apirilaren 4an, asteartez, goizeko 09:20ak aldera igaroko da. Korrikaren bueltan Amasa-Villabonan egingo den guztia batzorde honetan hitz egin eta erabakiko da.

Korrikaren bultzatzaileek deialdia luzatzen diete Amasa-Villabonako herritarrei, batzorde ireki honetan parte har dezaten. Korrikaren antolaketak herritarren inplikazioa eskatzen du, animatu eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!