Sailkapeneko lehen txapelak, kanpora

Ataria 2017ko urtarrilaren 31

Villabonako Aurresku eta Soinu Zahar Ligako kanporaketako lehen sariak nesketan Legazpira eta mutiletan Elgoibarrera joan dira.

Oinkari dantza taldeak antolatuta Aurresku eta Soinu Zahar Ligako kanporaketa egon zen Villabonan, larunbatean. Urduritasuna zen nagusi Gurea antzokiko kanpoaldean.

Bi orduko saioa izan zen eta jende asko gerturatu zen kanporaketa ikustera. Txapel nagusiak, hala ere, ez ziren etxean geratu. Nesketan Legazpiko Irati Olaizolak eskuratu zituen puntu gehien, 152,74. Ondorengo bi txapelak bai geratu zirela eskualdean. Asteasuko Maddi Etxeberriak 146,30 puntu jaso zituen eta Adunako Maitane Irurzunek 144,70.

Mutiletan ordea, ez zen eskualdeko txapelik izan. Puntu gehien Elgoibarko Gaizka Urangak eskuratu zituen, 106. Eta hurrengo biak lezotarrak izan ziren; Iker Belintxon 104,95 punturekin eta Danel Serrano 103,30 punturekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!