Errifen zozketan irabazlerik agertu ez zen saskia Caritasentzat

Ataria 2017ko urtarrilaren 30a

Joan zen larunbatean, urtarrilak 28, Behar Zana elkarteko lehendakari Agustin Aizpuruak, Caritas elkarteko Hilario Urdanpilleta eta Kontxi Arozenari eman zien abenduan, Behar Zana elkarteko Gabonetako errifen zozketan irabazlerik agertu ez zen saskia, oso-osorik.

Joan den abenduaren 19an banatu ziren Behar Zana elkartearen Gabonetako errifetako sari nagusia eta beste bi sari txikiagoak. Hirugarren sariaren irabazlea, ordea, –Larrea okindegian saldutako 9.304 zenbakiaren jabea–, ez da azaldu eta ondorioz, Behar Zana elkarteak Caritas elkarteari saria oso-osorik ematea erabaki zuen.

Behar Zanako lehendakari Agustin Aizpuruak larunbatean eman zien jaki eta edariz osatutako saskia nahiz Oria merkatari elkarteko saltokietan erosketa egiteko 200 euroko erosketa txartela Caritas taldeko ordezkariei. Esker-onez jaso zuten Hilario Urdanpilleta eta Kontxi Arozenak saria eta beharrean dauden herritarren artean banatuko dutela jakinarazi zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!