Dagoeneko udal batzuk kobratzen dute udal tasa bat kutxazain automatikoak kalean ezartzeagatik, "besteak beste, Madril eta Bartzelonako udalek".
EAJko udal gobernuari mahai gainean jarri dio proposamena koalizio ezkertiar eta abertzaleak eta zehazki "banka enpresa pribatuek Villabonako kaleetan dituzten kutxazain automatikoei ezarriko litzaieke tasa berri hau, espazio publikoaz egiten duten erabileragatik".
Hau da Amasa-Villabonako EH Bilduko udal taldeak udalean erregistratu duen proposamenaren testua osorik:
ORDENANTZA FISKALEN ALDAKETA PROPOSAMENA
Amasa Villabonako EH Bildu koalizioko Udal Taldearen izenean, TASA BERRI BAT osatu eta onartzea proposatzen dugu.
Tasa berri hau, banka enpresa pribatuek egiten duten Amasa Villabonako espazio publikoaren erabilerari ezarriko zaio. Hau da, banka enpresa hauek kalean ezarrita dituzten kutxazain automatikoen eraginez gertatzen den lurzoru publikoaren erabilerari.
Hauek dira Amasa Villabonako espazio publikoan kutxazain automatikoak ezarrita dituzten Banka enpresak:
- Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA) Kale Nagusia 2
- Banco Sabadell Kale Berria 28
- Banco Santander Kale berria 21-A
- Banco de Vasconia Kale Berria 38
- Kutxabank Larrea auzoa 9
- Caja Rural Kutxa Kale Berria 43