Euskara Sustatzeko Ekintza plana diseinatzeko bilera

Ataria 2017ko urtarrilaren 26a

Urtarrilaren 31n, asteartean, arratsaldeko 17:30ean, udaletxean egingo den bileran parte hartzeko deia luzatu dute. Bilera horretan Euskara Sustatzeko Ekintza Planaz gain, datorren 20. Korrikaren gaia ere landuko da.

Lau urtetik behin, Amasa-Villabonako udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana egin behar izaten du. 2017an zehar, 2018-2021 urte bitarteko plangintzaldia onartu behar du. Orain indarrean dagoen plangintzaldia, herriko eragileen artean diseinatu zen, hau da, parte hartu zuten eragileen artean arloz arloko helburuak finkatu ziren.

Oraingo honetan, Euskara Batzordean erabaki da eredu bera jarraituko dela hurrengo plangintzaldia diseinatzeko ere. Helburua izango da, herrian euskararen ikuspegitik dauden lehentasunak identifikatu, eta datozen lau urteetarako plangintza diseinatzea lehentasun horiei aurre egin ahal izateko.

Horretarako, aurrez bildu ziren eragileez gain, herriko beste gizarte eragileei, zein norbanakoei dei berezia egin nahi diete lan-mahai horretan parte hartzeko, "bakoitzak egin dezakeen ekarpena oso garrantzitsua baita  herriarentzat", Euskara Batzordearen esanetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!