Haur masajeen inguruko tailerra egingo dute gaur

Ataria 2017ko urtarrilaren 18a

Zubimusu ikastolak antolatu dituen jardunaldi pedagogikoen barruan Nerea Mendizabalek, gaur, haur masajeen inguruko tailerra eskainiko du. 

0 eta 3 urte arte haur eta gurasoentzako izango da ikastaroa eta kultur etxean iragarrita zegoen arren, tokiz aldatu dute. Gaur, 10:00etatik 12:00etara egingo dute Gureako erakusketa gelan. Izen emateak, 943 69 23 21 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!