Herrian erosketak egitearen saria

Ataria 2017ko urtarrilaren 12a

Oria Merkatari Elkarteak bukatutzat eman du Gabonetako kanpaina; lau txartelek eta erakusleiho onenek badute jabea.

Asteartean egin zuen Amasa-Villabonako Oria Merkatarien Elkarteak Gabonetako txartelen zozketa, eta atzo eman zituzten jakitera txartel horien irabazleak eta baita Erakusleiho Lehiaketaren irabazleak ere.

Abenduaren 19tik urtarrilaren 4ra bitartean elkarteko kide diren establezimenduetan erosketak egiteagatik txartelak jaso zituzten bezeroek. Horiek bete eta lau sari zozkatu dira, saltoki horietan gastatzeko. Txartelen zozketako irabazleak ondorengoak dira: Mari Karmen Corredera (Sahatsa belar denda); Jose Ramon Martinez (Amasa okindegia); Edurne Merketegi (Magali arropa denda) eta Amaia Urrestarazu (Magali Arropa denda).

Erakusleiho lehiaketaren irabazleetako bat epaimahaiak aukeratu du, eta beste saria facebook bidez aukeratua izan da. Erakusleiho onenaren saria, eta epaimahaiak aukeratua, Villabona Optikarentzat izan da. Bi pertsonentzat afaria edo bazkaria elkarteko ostalaritza batean eskuratu dute.

Epaimahaia, Mirari Arriola (Merkataritzako teknikaria Tolosaldean), Izaro Altuna (Erakusleiho ikastaroko irakaslea eta eskaparatista) eta Maite Izagirre Amasa-Villabonako alkateak osatu dute.

Erakusleiho onenaren bigarren saria, eta facebook bidez aukeratua izan den den saltokia, Duna izan da. Hauek ere, bi pertsonentzat afaria edo bazkaria elkarteko ostalaritza batean aukeratu dute.

Azken sari bat ere banatu du Oria Merkatari Elkarteak Facebookeko bozketan parte hartu dutenen artean, hain zuzen ere. Kasu honetan, 40 euroko erosketa txekea zozkatu dute, eta Ibon Vicente izan da zorteduna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!