Gutuna: Udalak publikoki eskerrak eman dizkie Eguberrietako ekitaldiak antolatzen lagundu duten pertsona guztiei

Ataria 2017ko urtarrilaren 12a

Honako gutuna zabaldu du Amasa-Villabonako Udalak, esker ona adieraziz:

Antton Pebet txapelketako azken partiduekin agurtu ditu Amasa-Villabonak 2016-2017ko Eguberriak. Ekitaldiz beteta egon den egutegiari eman zaio horrela amaiera:

Aurten herritarrek hainbat ekintzez gozatzeko aukera izan dute, besteak beste, Villabonako futbol taldeak antolatutako Gabonetako futbol kanpusa, Oria merkatari elkarteak umeentzat zuzenduriko jolasak, mozorro eta gabonetako dekorazio tailerra eta erakusleihoen lehiaketa...

Eta oraindik gehiago: Eresargi eta Eresergi Txiki abesbatzek abenduaren 18an eskainitako kontzertua amasar eta billabonatar guztiei eta Gabon egunean herrian zehar abesten atera ziren ere eta ondoren Santiago egoitzako pertsona helduei eskaini zieten kontzertu polit bat. Horrez gain, Amasahara erakusketa, Etxeratek antolaturiko urteroko mus txapelketa, Oinargi dantza taldeak Santiago egoitzako aitona-amonei eskaini eta herritar guztiei irekitako ekitaldia, Eñaut Elorrietaren kantaldia, Tolosaldeko 33. San Silbestre lasterketa Zunbeltzek antolatua eta Olentzeroren etorrera aurreko elkarte berak aurrera eramana, eta Jesusen Bihotza Eliz barrutiko kideek antolaturiko errege magoen etorrera.

Amasar eta billabonatar guztiok ekitaldi hauez gozatzeko aukera izan dugu herriko elkarte eta eragile ezberdinek aurrera eramaniko lanagatik. Amasa-Villabonako Udalaren izenean publikoki eskerrak ematen dizkiegu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!