Errege magoen desfileak 2017

[BIDEOA] Amasatik jaitsi dira Villabonara errege magoak

Ataria 2017ko urtarrilaren 5a

Amasatik jaisten ari zirela, "badatoz! badatoz!" zioten haurrek. Goxokiak nahi zituzten, opariak etxean banatuko baitituzte errege magoek.

Villabonan harrera beroa egin diete Meltxor, Gaspar eta Baltasarri. Haurrak, gazteak, helduak, agureak... denak agurtu dituzte. Errebote plazan jaiotza biziduna zegoen, eta erregeak bertara joan dira euren opariak ematera. Dantzariak, danborrada, trikitilariak,... etorreraren parte izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!