Biztanleen erroldako ziurtagiria lortzeko bideak

Ataria 2016ko abenduaren 29a

Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi die herritarrei indarrean dagoen legedia betez, honako modu honetara eskuratu ahal izango direla biztanleen erroldako ziurtagiriak:

Alde batetik, norberaren bizileku-ziurtagiria, pertsona interesatuari bakarrik emango zaio, edo berak hori lortzeko espresuki baimendutakoari.

Eta bestalde, errolda ziurtagiriak edo elkarbizitzakoak, etxebizitzan inskribatuta dauden adin nagusiko guztiek beraien datuak lagatzeko baimena eman beharko dute. Baimen hori, ziurtaigira eskatzen den bakoitzean aurkeztu beharko da nahitaez.

2017ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!